Laguntza-programaren helburua da energia berriztagarri elektrikoak hedatzea helburu duten ekintzak sustatzea, autokontsumorako elektrizitatea sortzeko instalazioen bidez (fotovoltaikoa eta eolikoa), bai eta klimatizaziorako eta/edo ur bero sanitariorako bero-ponpetan oinarritutako energia berriztagarrien instalazio termikoen bidez ere (aerotermia, zundaketa bertikalak dituen geotermia eta hidrotermia).
Onuradunentzako baldintzak
- Jarduera ekonomikorik gabeko pertsona fisikoak.
 - Pertsona juridiko pribatuak edo jarduera ekonomikoa duten pertsona fisikoak (enpresak, autonomoak…).
 - Nortasun juridikoa duten edo ez duten enpresen edo pertsona fisikoen partzuergoak, elkarteak edo taldeak, besteak beste honako hauek:
 - Bizitegi-sektoreko jabeen komunitateak.
 - Energia berriztagarrien komunitateak eta energiaren komunitate herritarrak.
 
Horrelako pertsonek jarduera ekonomikoa egin ahal izango dute edo ez. Jarduera ekonomikorik egiten ez dutela jotzeko, kide guztiak jarduera ekonomikorik egiten ez duten pertsona fisikoak eta/edo egoitza-jabeen komunitateak izan beharko dira.
- Herri-administrazioko erakundeei, oro har.
 - Estatuko Administrazio Orokorraren mendeko portu-agintaritzak, betiere EAEn kokatuta badaude.
 
DIRUZ LAGUNDU DAITEZKEEN JARDUERAK
Jarraian zerrendatzen diren eta EAEn eginda dauden jarduerek jaso ahal izango dituzte diru-laguntzak, baldin eta laguntza-programaren oinarrietan haietako bakoitzarentzat ezartzen diren baldintzak betetzen badituzte:
- Autokontsumorako energia elektrikoa sortzeko instalazioak, energia berriztagarri fotovoltaikoko eta eolikoko iturriak dituztenak.
 - Klimatizaziorako eta/edo UBSrako bero-ponpetan oinarritutako energia berriztagarrien bidez kontsumo termikoak elektrifikatzeko instalazioak (aerotermia, zundaketa bertikaldun geotermia eta hidrotermia).
 
Energia elektrikoa sortzeko instalazioen jarduketetan, onuradunek adierazi beharko dute, urteko zenbaketan, laguntzaren xede den autokontsumo-instalazioko kontsumitzaile elkartuek kontsumitutako energia elektrikoaren batura instalazioak urtean sortutako energiaren % 80 edo gehiago izango dela.
Laguntza jaso dezakeen edozein ekintzatarako, edozein izaeratako kontsumitzaile guztiek beren kontsumoa EAEko instalazio horri lotuta izan beharko dute.
Eskabideak onartzeko hautagarritasun-aldiaren ondorioetarako, laguntzaren xede diren instalazioak gauzatzeko konpromiso irmo oro (onartutako aurrekontuak, eskaerak, kontratuak, fakturak eta ordainagiriak) laguntza eskatu den dataren ondorengoak izatea eskatuko da.
BESTE LAGUNTZA BATZUEKIKO BATERAGARRITASUN ARAUBIDEA
651/2014 (EB) Erregelamenduaren ondorioetarako enpresa gisa hartzen diren onuradunentzako laguntzak bateragarriak izango dira proiektu edo jarduketa bererako eman daitezkeen beste dirulaguntza edo laguntza batzuekin, haien pilaketak 651/2014 (EB) Erregelamenduan ezarritakoa gainditzen ez duenean.
Gainerako onuradunentzat, jaso beharreko laguntzak bateragarriak izango dira helburu bererako eman daitezkeen beste diru-laguntza edo laguntza batzuekin, baldin eta, oro har hartuta, laguntzaren ehunekoa % 80koa edo txikiagoa bada.
INDARRALDIA
Programa honetarako laguntza-eskaerak aurkezteko epea 2025eko maiatzaren 9an (ostirala) hasiko da (programa argitaratu eta hurrengo egun balioduna), eta 2026ko irailaren 30ean (osteguna) amaituko da, edo, lehenago amaitzen bada, aurrekontua agortzen den unean.
Diruz lagundu daitezkeen jarduerek justifikatuta, gauzatuta, fakturatuta eta ordainduta egon behar dute laguntza eskatu den dataren ondoren, gehienez ere hamabi (12) hilabeteko epean, laguntza emateko ebazpena jakinarazten den egunetik kontatzen hasita, eta, betiere, 2027ko abenduaren 30a baino lehen.
AURREKONTUA
Guztira 80.000.000 €, honela banatuta:
- Energia elektrikoa autokontsumorako sortzeko instalazioak egitea energia berriztagarrien iturriekin: 60.000.000 €.
 - Energia-iturri berriztagarrien bidez kontsumo termikoak elektrifikatzeko instalazioak egitea: 20.000.000 €.
 
KONTSULTARAKO TELEFONOA
Erabiltzailearen Arretarako Zentroak 946.620.600 telefono-zenbakian erantzungo die
EBAZPENA, 2025eko maiatzaren 8koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez onartzen, deitzen eta argitaratzen baitira autokontsumorako elektrizitatea sortzeko eta energia berriztagarrien bidez kontsumo termikoak elektrifikatzeko laguntzen programaren oinarri arautzaileak.
Eskaeren tramitazioa
Laguntza-deialdi honetako eskaerak izapidetzeari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, sartu URL honetan:
 https://www.eve.eus/programa-de-ayudas/programa-de-ayudas-a-la-generacion-electrica-para-autoconsumo-y-la-electrificacion-de-los-consumos-termicos-mediante-energias-renovables/.
 